SANFERMINAK 2025

Sanferminetan ere, sexu-harremanak goxo-goxo

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 3a

Jaietan sexu-harreman seguru, osasuntsu eta berdintsuez gozatzeko kanpaina martxan jarri du Hiesaren Aurkako Komisioak Peñen Federazioarekin batera. 30.000 preserbatibo banatuko dituzte peña, taberna eta jai-guneetan.

Hiesaren Aurkako Komisioak Peñen Federazioarekin batera martxan jarri du sanferminetan sexu-harreman seguruak izateko kanpaina. Harreman atseginak, berdintasunean eta arriskurik gabeak sustatzeko. 
Harreman “osasuntsuak eta onartuak” aldarrikatu nahi dituzte. "Goxo-goxo" lemapean abiatu dute kanpaina.

Gaixotasunen prebentzioa ez ezik errespetuan eta bikoteen arteko tratu ona da ezinbestekoa. Horretarako, informazio materialaz gain, Iruñeko taberna, peña eta jai-guneetan 30.000 antisorgailu banatuko dituzte.

Gogorarazi dute sexu bidezko infekzioen kopuruak gora egin duela azken urteotan. Izan ere, Nafarroan 759 kasu egon ziren 2019an eta 2024an ordea, kasuak bikoiztu eta 1.348 izan ziren. Hartara, kontzientziazioa eta prebentzio azpimarratu dute, batez ere, jai-giroko egunotan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!