Pelax (HOTSegunak): “Gure inspirazio iturri nagusiak egunerokoa eta ingurutik heltzen zaizkigun estimuluak dira”

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 2a

Zaldiko Maldiko elkarteak hilabetero musika emanaldiak antolatzen ditu. Ekaineko "Hotsegunean" Maddi eta Pelax-en kontzertuetaz disfrutatzeko aukera egongo da. Hitzordua ostegun honetan, arratsaldeko 20:00etan,  elkartean bertan izango da.

Maddi Etxeberria, Lizarrako musikariak, abenduan kaleratu zuen bere lehen diskoa “Amaitasuna”. Abestien hitzak eta bere ahots lirikoa dira lanaren protagonista, gitarra akustikoa eta doinu elektroniko sotilekin batera. Pelax-en musikan, aldiz, rock-a da nagusi, estilo progresiboarekin edo bluesarekin nahastuta. Talde moduan bost disko luze argitaratu eta gero, aurten, “Koberrak” bakarkako diska aurkeztu dute.

Unai Pelayo, Pelax proiektua martxan jarri zuen musikaria, gurean egon da. Ibilbide musikal luze honetan izan diren aldaketetaz, sortze-prozesuaz eta osteguneko kontzertuaz aritu da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!