SANFERMINAK 2025

Erraldoi eta Buruhandien konpartsa dantzarako prest

Euskalerria Irratia 2025eko ekainaren 30a

Uztailaren 6tik 14ra bitartean kalez kale ibiliko dira zaldikoak, buruhandiak eta erraldoiak.

Hilaren 7an eta 14an Hiriko Gorputzean San Lorentzo elizaraino joango da konpartsa. Uztailaren 14an, eguerdian, konpartsaren agurra Udaletxe plazan.

Egunero goizez aterako da kalera konpartsa, uztailaren 6an izan ezik, arratsaldean izango dutela hitzordua.

Hilaren 7an eta 14an, erraldoi eta buruhandiak Hiriko Gorputzean San Lorentzo elizaraino joango dira prozesioa laguntzeko. Sanferminetako azken egunean, uztailaren 14an, eguerdian, konpartsak agur esango du Udaletxe plazako emanaldi berezian.

Konpartsaren ibilbidea egunez egun

 

Uztailak 6, igandea | 17:00

Bakearen plaza, Yanguas y Miranda, Gartzia Ximenez, Tutera, Binkulo plaza, Sarasate pasealekua, San Ignazio etorbidea, Franzisko Bergamin, Arrieta, Karlos III.aren etorbidea, Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, Navas de Tolosa, Arazuri Doktorearen pasealekua, Errekoleten plaza, O paza, Sanduandia, San Lorentzo, Kale Nagusia eta Ezpeletaren jauregia.

Uztailak 7, astelehena | 09:30

Ezpeletaren jauregitik irtengo da. Kale Nagusia, San Saturnino eta Udaletxe plazaraino iritsiko dira. San Ferminen prozesioa lagunduko du konpartsak: Takonera, San Anton, Zapateria, Kalzeteros, Udaletxe plaza, San Saturnino, eta Kale Nagusian egingo dute atsedenaldia.

Elizkizuna amaitzean Kabildoarekin eta Udalbatzarekin batera joanen dira katedraleraino: Kale Nagusia, San Saturnino, Udaletxe plaza, Merkaderes eta Kuria kalean gora. Katadralaren atarian dantzatu eta gero, Udalbatza Udaletxera itzuliko da.

Uztailak 8, asteartea | 09:30

Ezpeletaren jauregitik hasiko du ibilbidea konpartsak. Kale Nagusia, Eslaba, San Frantzisko plaza, Kontseiluko plaza, Zapateria, Kalzeteros, Merkaderes, Udaletxe plaza eta Kale Nagusiraino. Atsedenaldiaren ondotik, 11:00ak inguru, Kale Nagusia zeharkatu eta San Frantzisko, Eslaba, Kale Nagusia, Kanpana, Ansoleaga, San Saturnino, Kale Berria, Arazuri Doktorearen pasealekua, Kale Nagusia, Ezpeletaren jauregia.

Uztailak 9, asteazkena | 09:30

Ezpeletaren jauregitik irtengo dira erraldoiak. Kale Nagusia, Eslaba, Jarauta, San Saturnino, Udaletxe plaza, Merkaderes, Mañueta, Jauregiko Aldapa, Maiatzaren Bia, Karmen, Nabarreria, San Jose plaza. Eta, 11:30ean, atsedenaldia, Salsipuedes kalean. Itzulera Kuria kaletik abiatu eta Merkaderes zeharkatu, Txapitela, Gazteluko plaza, Karlos III.aren etorbidea, Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, San Migel, San Frantzisko, Eslaba, Kale Nagusia. Amaiera Ezpeletaren Jauregian.

Uztailak 10, osteguna | 09:30

Ezpeleta jauregia, Kale Nagusia, San Lorentzo, Jarauta, Eslaba, San Frantzisko plaza, San Miguel, San Anton, Takonera, Arazuri Doktorearen pasealekua, Kale Nagusia, San Lorentzo, Deskalzos, Jarauta, San Saturnino, Udaletxe plaza, Merkaderes, Estafeta, Ahumada Dukearen kalea, Karlos III.aren etorbidea, Gazteluko plaza, Komedias, San Nikolas, San Miguel, San Frantzisko plaza, Eslaba, Kale Nagusia eta Ezpeletaren jauregia.

Uztailak 11, ostirala | 09:30

Ezpeletaren jauregia, Kale Nagusia, San Lorentzo, Deskalzos, Eslaba, Jarauta, San Saturnino, Udaletxe plaza, Merkaderes, Kaldereria, Xabier, Merced, Andre Maria Erreginaren plaza, Merced, Xabier, Estafeta, Amaia, Orreaga etorbidea, Gartzia Ximenez, Tutera, Olibeto Kondearen etorbidea, Bakearen plaza eta autobus geltokia.

Uztailak 12, larunbata | 09:30

Autobus geltokitik aterako da konpartsa. Bakearen plaza zeharkatu, Olibeto Kondearen etorbidetik igaro eta Tutera kalea, Zaragozako etorbidea, Leire, Bergamin, Arrieta, Amaia, Leire eta Aralar kaleetan zehar ibiliko dira. 11:00etan atsedenaldia egingo dute Eskolapiosen. Aralar, Teobaldoen kalea, Erriberri, San Fermin, Bergamin, Galizia etorbidea, Foruen plaza, eta amaiera, autobus-geltokian.

Uztailak 13, igandea | 09:30

Autobus-geltokitik aterako da konpartsa. Bakearen plaza, Olibeto Kondearen etorbidea, Tutera, Zaragozako etorbidea, Foruen plaza, Gaztelugibela eta Miserikordia Etxea.

Itzulera, Foruen plazatik, Yanguas y Miranda kalea, Bakearen plaza, Yanguas y Miranda, Navas de Tolosa, Arazuri Doktorearen pasealekua, Kale Nagusia eta Ezpeleta jauregian atsedenaldia goizeko 11:30ean. Ondoren, Kale Nagusia, San Frantzisko, Antsoleaga, San Saturnino, Udaletxe plaza, Merkaderes, Txapitela, Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, San Miguel, San Frantzisko plaza, Kale Nagusia eta Ezpeletaren jauregia.

Uztailak 14, astelehena | 09:30

Ezpeletaren jauregitik abiatuko da konpartsa. Kale Nagusia, Eslaba, San Frantzisko, Kontseiluko plaza, Zapateria eta Udaletxe plaza. Hortik abiatuta, Konpartsak Udalbatza lagunduko du, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barrena, San Lorentzo elizaraino. 

Azken dantza Udaletxe Plazan izango da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!