Abuztuko hirugarren astean hasiko dira Sarasate pasealekua moldatzeko lanak. Proiektuaren lehen fasea hilabete eta erdikoa izatea aurreikusi dute. Lehenengo urratsean pasealekuko erregeen estatuak desmuntatu eta Takoneran birkokatuko dituzte.
Irailaren amaieran, obrak esleituko dira. Eta hilaren amaieran hasiko dira materialak biltzeko lanak. Zorua eraldatzeko lanak ordea, urrian hasiko dira.
Pasealekua birmoldatzeko obren kostua 10 milioi ingurukoa izango da idazketa-prozesuan egindako hobekuntzen ondoren. Lanak amaitzeko behin behineko data 2027ko urtarrila da, inguruan egon daitezkeen aztarna arkeologikoek baldintzatuko dutelako obren iraupena. Birgaitzea hainbat fasetan egingo dute herritarrei ahalik eta kalte gutxien eragiteko.