Yala Nafarroa elkarteak botako du aurtengo txupinazoa

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 17a, 11:54

Palestina aske baten alde eta genozidioaren eta okupazioaren aurka lan egiten duen Nafarroako plataformak uztailaren 6an, mundu guztia udaletxeko balkoira begira ari denean, sarraskia salatzeko aukera izango du. Guztira, 20.045 boto jaso dira, parte-hartze zifra errekorra, eta hauetatik Yala Nafarroarentzat 10.594 izan dira.

Eduardo Ibero Aldo Yala Nafarroa elkarteko kideak esan du: “6an, hiri honentzat hain pozgarria den egun batean, gustatuko litzaiguke Palestinarako herriari kendu zaion bizitzeko eta alaitasunarako eskubidea aldarrikatzeko unea izatea”. Iruñeko alkate Joseba Asironek ere nabarmendu bezala, “askok sentituko ditugu hitz horiek elkartasun, konpromezu eta herrien arteko batasun mezu bat jasotzen dutela”.

Aurreko urteetako parte-hartzea bikoiztu duen txupinazoa botatzeko bozka-prozesu honen hautagaiak Yala Nafarroa, Iruñeko gaiteroak, AFAN elkartea, Alberto Gurrea joteroa eta Juan Jose Martinena historialaria izan dira; botoen %52arekin gailendu da Yala Nafarroa. "Uste dugu ez dagoela sanferminak abiatzeko modu hoberik, Palestinaraino iritsiko den giza-eskubideen konpromezu kolektibo batekin baino”.

Guztira, 20.045 boto jaso dira aurten eta Yala Nafarroak 10.594 boto jaso ditu, %52 osatzen dute. AFAN elkartea atzetik, 4.337 boto jaso ditu.

225 kolektibo eta 1700 pertsona baino gehiago biltzen dituen plataformak momentuz ez du zehaztu zuziria nork botako duen edo ekintza bereziren bat egingo duten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!