Urtero bezala, udako dantzaldiak itzuliko dira asteartean Gazteluko plazara. Txistu eta gaita dantzaldi tradizionalak ekainaren 17, 19, 24 eta 26an eginen dira. Uztailean, Sanferminen aurretik uztailaren 1 eta 3an izanen dira eta ondoren, Sanferminak amaituta abuztuan abiatuko dira berriz. Udako lehenengo dantzaldia hauek 19:30etik 21:30era izango dira.
Abuztuaren 19an berriz ere ekingo diete musikariek hitzorduei, oraingoan, 19:00etatik 21:00etara izanen da. Abuztuaren 19, 21, 26 eta 28an izanen dira. Azkenik, irailean beste ordu erdi aurreratuko da deialdia eta 18:30etik 20:30era izango dira. Irailaren 2, 4, 9, 11, 16 eta 17an izango dira.
Txistulari eta gaiteroek hiriko erdigunea girotuko dute kalejira, pasodoble, polka, zortziko eta porrusaldekin.