Kantu eta Hitza musika zikloaren baitan Mirua hirukote tolosarra igoko da O plazako oholtzara. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da kontzertua, doan, eta euria eginez gero, Erraldoien txokoan izango da emanaldia.
Miruenea diskoa plazaratu berri dute urteetako lanaren fruitu. Sormen musikalean bidelagun izan dituzten hainbat artista ere batu zaizkie proiektura, esaterako Kiliki, Hofe, TOC, Hektor Folk edota Maixa Lizarribar.
Folklorea eta pop doinuak uztartu dituzte soinu zein irudietan. Realmente Bravok egin die diskoaren azala.
Ver esta publicación en Instagram