Zaldi Zuriko oholtza udarako prest

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 10a, 13:27

Motxila 21 taldea.

Hamar kontzertu antolatu ditu Zaldi Zuriak aurtengo udarako. Ekainaren 26an izango da lehenengoa, ostegunarekin, eta irailaren 6an azkena. Arratsaldeko 20:00etan hasiko dira kontzertuak, doako sarrerarekin.

Dagoeneko 21 uda dira Zaldi Zuriko ostatuak oholtza jarri eta musikariak ekartzen dituela. Ekaineko azken ostegunean hasiko da aurtengo programazioa. Sanferminak igarota jarriko dute berriz ere martxan, abuztuko ostegun guztietan egongo dira emanaldiak eta irailean amaituko da egitaraua.

Arratsaldeko 20:00etan hasiko dira kontzertuak eta tokiko taldeak, estatu mailako taldeak eta bertsolariak tartekatuko dira eszenatokian.

Hauxe izango da egitrarau:

  • Ekainak 26: Motxila 21
  • Uztailak 17: Rienda Suelta
  • Uztailak 24: Zed Leppelin Dyslexic Tribute
  • Uztailak 31: Los Walkers
  • Abuztuak 7: Exuvia
  • Abuztuak 14: Manny Calavera
  • Abuztuak 21: Black Friday
  • Abuztuak 28: Lilo
  • Irailak 4: Beltza Weekend
  • Irailak 6: Beltza Weekend

Sarrera doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!