Hiuzz taldearen pop doinuak gaur, O plazan

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 5a, 11:24

Kantu eta Hitza musika zikloaren baitan kontzertua eskainiko du hirukote iruindarrak, arratsaldeko 20:00etan, doan, O plazan.

Markel Flores, Josu Arizaleta eta Julen Izkuek osatzen duten Hiuzz taldea. Hamar kantuz osatutako lehenengo disko luzea kaleratu zuten abenduan: 'Esperoan'. "Pop zikina" egiten hasi zirela aitortu duten arren, estilo desberdinetako kantak bildu dituzte.

Auto-edizioan kaleratutako EPE I eta EPE II lanen ondotik, haien lana profesionalizatu dute eta MOTU estudioan aritu dira. Jon Salinasek egin die azala; lau irudi, koloretsu. Markel Floresek ahotsa eta gitarra jartzen du, Josu Arizaletak baxua du esku artean eta Julen Izkuek bateria.

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da O plazan, Kantu eta Hitza zikloaren baitan. Euria eginez gero, Erraldoien Txokoan izango da kontzertua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!