Iruñeko Alde Zaharrean auzo bat bizi da. Eta hori ikusarazi ez ezik, ospatuko dute bihar auzoko egunean.
Plazara, Jito Alai, Matalaz, Auzoenea, Burgoen Plaza, O plaza, zabaldi eta beste hamaika gune izan dira aste osoan zehar Alde Zaharraren bizitza eta giroaren lekuko. Hitzaldiak, tailerrak, kirol ekitaldiak edota topaketak antolatu dituzte aste osoan zehar, auzoko eguna txiki geratu zaielako aste osora zabaldu nahi izan dute programazioa.
Gaurko hitzordu nagusia 'III Burgo III Milla' herri lasterketa izango da. Lasterketa iragarri eta berehala agortu ziren 400 dortsalak. Arratsaldeko 19:30etan txikien lasterketa abiatuko da eta 20:20etan helduen txanda izango da.
Biharko bestelako proposamenak nabarmendu ditu Cabodevillak: auzo argazkia eguerdiko 13:00 egingo dute O plazan, eta ondoren, 14:30ean kalderete herrikoia Santa Ana plazan.
Gogoratu dute aurtengo auzoko egunak aldarrikapen argia duela, “auzoko bizitza indartzeko nahitaezkoa da bertan bizi ahal izatea”, eta hartara “errespetuz” eguna gozatzera dei egin dute.