Iruñeko gaiteroak, AFAN elkartea, Alberto Gurrea, Juan Jose Martinena eta Yala Nafarroa elkartea dira 2025eko txupinazoa botatzeko hautagaiak

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 29a, 08:01

Sanferminetako mahaia osatzen dute 21 entitateek bozketa egin zuten atzo proposatutako zazpi hautagaitzen artean, herritarren bozkara iritsi diren bostak hautatzeko. Kanpoan geratu ziren BSHko langileen proposamena eta Idoate ostalari familiaren hautagaitzak.

Gaita doinuak izaten dira nagusi gure kaleetan sanferminetan. Udaletxe plazako unetxoa txupinazoaren ostean edo ta erraldoien dantza goizero goizero gaitaren doinuekin lotuta dago zuzenean. Gaitaren berreskurapenean Iruñeko Gaiteroak Elkarteak egindako lana txalotu nahi da txupinazoa botatzeko hautagaitzarekin.

Eta musikaz ari garela, ezin uka jotak ere baduela gure festetan presentzia. Alberto Gurrea, egun jota munduko izarretako bat da. 250 lan baino gehiago sortu ditu eta jotaren zabalpenean egindako lana saritu nahi da horrela.

Bestelako proposamenak ere badaude noski, Peñen federaziotik at dagoen La Escalerica Peñak, Juan José Martinena historialaria proposatu du, Iruñea eta Nafarroari buruzko 20 ikerketa lanen egilea. Historialari honek, Iruñeko Erorien Monumentuaren defentsan azaldu da berriki publikoki, eraikina bere horretan mantendu eta babestu behar dela adieraziz. Esanguratsua, hautagaitza honek helarazi nahi duen mezua.

Zaintza lanak ere presente egon daitezke txupinazoan, AFAN alzheimerra duten pertsonen senitarteko eta zaintzaileen elkartean. 35.urteurrena dute aurten, aholkularitza eta laguntza ematen, egoera horretan diren familiei.

Baina aurten, zapi gorriak ezin dezake estali, mundu mailan gertatzen ari den sarraskia. Peñen Federazioak proposatuta, Yala Nafarroa, Palestinarekiko elkartasun taldearen hautagaitzak uztailaren 6an mundu guztia udaletxeko balkoira begira ari denean, Palestinarren kontrako sarraskia salatzeko unea izan dezake.

Bozketa astelehenean hasiko da eta ekainaren 13an amaitu. 16 urtetik goragoko iruindarrek eman dezakete botoa, Civivoxetan jarritako hautestontzietan, 010 udal telefonoan edo ta pamplona.es webgunearen bitartez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!