Liburuak kalera maiatzaren 30etik ekainaren 8ra

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 26a, 12:18

2025 Liburu Azokaren aurkezpen ekitaldia.

Liburudendek kalea hartuko dute. Hamar egunez, tailerrez, mahai-inguruez eta Irakurketa Klub irekiaz gozatzeko aukera izango da Iruñerriko bihotzean baita Tutera, Kaparroso, Baztan, Allo, Fitero eta Zarrakaztelun ere. Adam Kozinskik egin du aurtengo edizioaren kartela.

Ostiralean igoko dute pertsiana Gaztelu plazako liburu saltokiek. Liburu Azokaren bosgarren edizioan, hamar egunez, ekainaren 8ra arte. Iruñerriko liburu-dendek kalea hartuko dute.

Diego de Haro Liburu-denden Elkarteak antolatu du aurten ere azoka, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, eta aurreko edizioetan bezala, tailerrak, mahai-inguruak eta Irakurketa Klub irekia programatu dituzte.

Liburuen nobedadeak erakusleihoan jartzeko paradaz harago, bosgarren edizio honetan bestelako berrikuntzak ere prestatu dituzte. Ekainaren 2an eta 4an bi dastatze saio egingo dituzte; literatura eta edariaren arteko uztartze saioa izango da. Eta beste berrikuntza bat, Liburutegi Zerbitzuarekin lankidetzan, Epizentroen I. Literatur Lehiaketa jarri dute martxan. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da eta ekainaren 3an banatuko dute saria.

Liburu bat dago mundu guztiarentzat

Adam Kozinskik Nafarroako Liburu Azokarako egindako kartelarekin batera proposatutako leloa da 'Liburu bat mundu guztiarentzat'. Kartelak ere Nafarroako hamar liburutegi publikotan egiten den 'Bi ahotsetara' zikloa ilustratzen du.

Gazteluko plazan ohi bezala, eta Tutera, Kaparroso, Baztan, Allo, Fitero eta Zarrakaztelun ere izango dira ekitaldiak.

Kontsultatu hemen programa osoa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!