Kantu eta hitza zikloaren baitan aurreikusita zegoen hurrengo kontzertua, Anarirena, bertan behera gelditu dela aditzera eman dute antolatzaileek, "antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik".
Anarik 1997an ekin zuen bere musikari bidea 'Anari' izeneko diskoarekin. Hogei urte inguruko ibilbide oparoa izan du musikariak eta bere soinu propioa garatu du. Horren eskusle argia da bere azken kaleratzea: Giza zarata.
Azken disko honetan 90eko hamarkadako Anarirekin egin du lotura artistak. Eta gaineratu du, zuzenean jotzeko eta entzuteko albuma dela. Ez dago ultraproduzituta eta erronka handia izan da musiakriarentzat banda birbanatzea, kantu batzuek bi teklatu edo hiru gitarra baitaramatzate. Aldaketa hori ere naturalki egin duela aitortu du Anarik