Garbisu ez da peoi hutsa, xakearen munduko titulu garrantzitsuenetako bat baitu: Nazioarteko Maisuarena. Apirilean hirugarren izan zen Euskal Herriko Xake Txapelketan, oraindik maila ona duen erakusgarri. Bada aste honetako saioan, bere ibilbideaz eta xakeak Nafarroan eta oro har, Euskal Herrian bizi duen egoeraz mintzatu gara xakelari iruindarrarekin. Solasaldia hemen entzungai.