Iturramako jaiak ostiralean abiatuko dira, suziria piztuta. Eta aurretik, aste osoan zehar aste kulturala antolatu dute; tartean, gaur arratsaldean, Irrintzi Plaza saio berezia bertatik bertara, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.
Miren Munarriz auzoko euskara taldeko kidea eta aurtengo txupinazoa jaurtitzearen arduraduna. Berarik batera, Taupa mugimenduko Oskar Zapata eta Euskaraldiko Iturramako batzordeko kideak izango dira gonbidatu. Talde feministako, jai batzordeko, erraldoien konpartsako eta Amaiur ikastolako kideak ere bertaratuko dira. Ondoren, kalejira multikulturaleko antolatzaileekin, auzoko merkatariekin eta jaietako programako musikariekin mintzatuko dira.
Irratsaioaren ostean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Exuvia, Islada eta Mendeku taldeen kontzertua izango da. Ostiralean, arratsaldeko 19:30ean hasiko dira jaiak eta kontzertuen artean Fittik ez, Lausoka, Zaunka eta Ardi galduak izango dira oholtza gainean.
Larunbat eguerdian Non Servium taldeak joko du. Egun berean, iluntzean, Totem aretoan izango da taldea eta sarrerak aspaldi agortu ziren. Hartara, taldeak kontzertu berezia eskainiko du Iturramako txoznagunean. Iluntzean ordea, Moises no duerme, Sediento de cumbia eta DJ Kabia izango dira jai-gunea girotzen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!