Gizonezkoen Osasunak entrenatzaile berria izanen du datorren denboraldian. Pasa den urtean ailegatutako Vicente Morenok taldea utziko duela iragarri du gaur eguerdian, Sadarren jokatuko diren Ligako azken bi partiden aurretik. Moreno, Jagoba Arrasateren ziklo luzearen ostean iritsi zen Osasunara eta bere aurrekoaren itzal luzea somatu du hilabeteotan. Denboraldia ongi hasi zen arren, neguan txakalaldi handiegia izan zuen Osasuna eta irabazi gabeko asteak bata bestearen atzetik kateatu ziren eta jaitsiera postuak sobera gerturatu ziren. Iruñean jarraitu beharko zuela zalantzan jartzen hasi ziren zale gorritxoak. Jaitsiera ekidinda, denboraldiko helburua lortuta eta Europan sartzeko aukera gertu duela iragarri du Morenok bere agurra.
Osasunak orain lan zaila du aurretik, entrenatzaile berria behar baitu berehala. Iñigo Perezen izena asko entzun da denboraldi honetan baina iruindarrak Rayo Vallecanorekin denboraldi ona egin eta gero, madrildarrekin kontratua berritzea erabaki du.