Orain arte herri ekimenak jarritako plakak gogoratzen zuen 1977an Espainiako Poliziak hil zuen gaztea, hemendik aurrera Iruñeko Udalak ere aitortza eta oroimen ofizial eta publikoa eginen dio. Ekitaldian Iruñeko Udal gobernu taldeko eta PSNko zinegotziek parte hartu dute, Memoria kontseilari den Ana Ollorekin batera. Canoren senitartekoek hunkituta jaso dute omenaldia.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.