SF 2025

Bulego, Tatxers, Kaotiko, Dupla, Zea Mays, Kiliki, Naxker edota Leire Martinez 2025eko sanferminetan

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 13a, 11:13

ZETAK taldea sanfeminetan Gazteluko Plazako kontzertuan.
  • Gazteluko plazan Bulego, Tatxers, Kaotiko, Dupla, Zea Mays, Rozalén, Leire Martinez, OBK, Ladilla Rusa, Sara Socas, Cali y El Dandee, Villano Antillano eta Lia Kali izango dira.
  • Konpainia plazan Kiliki, Janus Lester, Naxker edota Bourbon Kings izango dira.

"Kalitatea" nabarmendu du Maider Beloki Kultura eta Jaietako zinegotziak, "lan eta maitasun osoz egindako kartela osatu dugu", azaldu du. Zentzu zabalean "aniztasunaren aldeko apustua" egin du Iruñeko Udalak eta emakumeen presentzia %54koa izango da aurten; euskararena presentzia ere handitzen ahalegindu dira.

Nazioartean eta estatu mailan jaialdietako kartel buru diren taldeak izango dira 2025eko sanferminetan. Halaber, bertako musika eszenari ere tartea bermatu diote Konpainia plazako arratsaldeetan.

Hauek izango dira Gazteluko plazako 2025eko San Fermin jaietako kontzertuak: Bulego, Tatxers, Kaotiko, Dupla, Zea Mays, Rozalén, Leire Martinez, OBK, Ladilla Rusa, Sara Socas, Cali y El Dandee, Villano Antillano eta Lia Kali.

Konpainiako plazako kontzertuen artean, goizetan askotariko doinuak eta nazioarteko taldeak izango dira oholtza gainean. Arratsaldetan, bertako musika eszenako taldeen txanda izango da: Kiliki, Janus Lester, Naxker, Bourbon Kings eta Mirari, besteak beste.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!