SF 2025

Hauek dira 2025eko sanferminak iragartzeko hamar kartel finalistak

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 7a, 11:06

Gaurtik eta maiatzaren 18ra arte bozkatu daiteke kartel gogokoena Civivoxetan, 010 telefonoan eta pamplona.es webgunean. Aurten 490 afixa aurkeztu dituzte lehiaketara.

Patricia Martiartuk, Beatriz Remiro disenatzaileak, Nikolas Aznarez ilustratzaileak, Liebana Goñik, Oier Zuñigak eta Beatriz Iribarrenek osatu dute aurtengo epai-mahaia.

Gaurtik eta maiatzaren 18ra arte bozkatu daiteke kartel gogokoena Civivoxetan, 010 telefonoan eta pamplona.es webgunean. Aurten 490 afixa aurkeztu dituzte lehiaketara. Irabazleak 5.000 euro jasoko ditu eta beste bederatzi finalistek ere saria jasoko dute, 500 eurokoa.

'Distira' kartelaren abstrakzioa nabarmendu dute eta xehetasun gorena den zapi gorria irudikatu izana txalotu dute; original eta sinplea delako aldiberean. 'Hilaren 6an 12:00etan' kartelak txupinazoaren aurreko eta osteko unea irudikatu du, "maisuki islatu du une hori", azaldu dute. "Emozioa lehenesten du irudiak", gaineratu dute.

Hirugarren hautatua 'Lore-koroa' da. Koloreen hautaketak garai bateko kartelak oroitarazten dituela nabarmendu dute diseinatzaileek. Laugarren kartelean arintasuna eta kaosaren arteko balantzea goraipatu dute kasu honetan. Tradizioa eta modernitatearen arteko oreka. "Ohiko koloreak mantendu dituen arren, kolore biziek mugimendua ematen diote", adierazi dute.

'Iruindarren etxea' kartelean teknika goraipatu dute. Artistikoki "oso fin" egindako lana da eta oleoaren teknika erabili du horretarako egileak. Iruindarren esentzia irudikatzeko gaitasuna izan da hautatzeko arrazoietako bat. Alemaniako Bauhaus eskolaren estiloak ere izan du tartea hautatutako lanen artean 'Bauhaus 1919' lanarekin.

'Ni naiz Iruñea' lanak oso ilustrazio landua du eta sinpletasuna mantenduz, konposizio aldetik oso lan sendoa da. Caravinagreren irudia hautatu izanak "indarra eta izaera ematen dio piezari", azaldu dute epaileek. Unetxoek osatzen dituzte San Fermin jaiek eta horietako bat ekarri du irudira zortzigarren lan huatatuak. 'Uneak'. Proposamen honetan, San Ferminen zalaparta bereizgarria identifika daiteke; eguna eta gaua, aldi berean, ehunka esperientzia gurutzatzen dira, etengabe milaka kointzidentzia bitxi sortzen diren jai batean. Mugimenduz, erritmoz eta indarrez betetako irudia da hautatzaileen iritziz.

Hautatutako azken bi lanek irudiaren erdigunean jarri dute indarra. 'Zaldiko' obrak Erraldoi eta Buruhandien konpartsako pertsonaia mitiko bat aukeratu du protagonistatzat. "Ilustrazioak estilo naif-a du, eta sinpletasuna eta itxura inozoa ditu ezaugarri", azaldu dute. Azken proposamenak, 'Korri egin' lanak, sinpletasun eta sintesi-gaitasun baliatu du. Silueta sinpleak eta kolore leunak. Baloratu dute ikusmen-indar handiko konposizioa dela, "dinamismoa eta ikonizitate-maila txikia ditu, eta begiratzen dionak berreraiki behar du".

 

Kartelaren egileak ezingo du bere egiletza aitortu prozesua amaitu arte, bestela, lehiaketatik kanpo geratuko baita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!