Emakumeenganako indarkeriak ez du etenik. Zenbait datuk gogora ekartzen digute, arazoa sustraitik datorrela. Genero indarkeriagatik, aurten eta martxoa arte, Iruñean 78 gizon atxilotu dituzte, aurreko urtean baino %30 baino gehiago.
Xehetasunez aztertuta, 51 genero-indarkeriagatik izan dira, 15 urruntze-aginduak urratzeagatik eta 12 familia barruko tratu txarrengatik. Hori horrela, gaur egun, Iruñeko Udaltzaingoak genero-indarkeriako 234 kasu artatzen ditu, babes aktiboko aginduarekin eta arrisku-maila desberdinekin; 2024an 210 izan zirenean.
Eta aipatzeko beste datu bat, kasu honetan Estatuari begira, 2024an emakume bat erail zuten astero, 7,6 egunean behin. Iaz, 48 emakume erail zituzten. Kasuen %25 10.001 eta 25.000 biztanle arteko herrietan gertatu ziren.