Bigarren Zabalguneko jaiak ospatuko dituzte lehenengoz asteburu honetan

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 6a, 09:03

Bigarren Zabalguneko eraikinak. (Argazkia: Iruñeko Udala)

Auzo izaera sendotzeko antolatu ditu Zabalsanche elkarteak jaiak lehen aldiz Bigarren Zabalgunean. Maiatzaren 9an eta 10ean Zabalguneko frontoian eta Gurutze plazan antolatu dute bazkari herrikoia, emakumezkoen eskupilota erakustaldia eta musika.

Zabalsanche auzo-elkarteak, bigarren zabalgunea auzo bihurtzeko ahaleginean, lehen aldiz jaiak antolatzen erabaki du. Auzo izaera kalera atera eta ospatu nahi dute, herritarrek parte har dezaten.

Ostiralean Gurutze Plazatik jaurtiko dute txupinazoa arratsaldeko 18:00etan, Goxo txarangaren doinuek girotuta. Larunbatean emakumezkoen eskupilota erakustaldia Zabalguneko Frontoi Pilotaplazan egingo dute, eta ondoren, bazkari herrikoia Gurutzeko Plazan. Ekitaldien artean jauziak, txarangak, dj-ak eta bestelako proposamenak prestatu dituzte.

Auzokideak ez ezik Iruñerriko biztanleei zabaldu diete jaietan parte hartzeko deia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!