Iruñeko Udalak 300 etxebizitza baino gehiago eraikiko ditu Lezkairun

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 5a, 13:39

Lezkairuko Maravillas Lamberto plaza.

Maravillas Lamberto plazaren inguruan eraikiko dituzte 250 etxebizitza libre baino gehiago eta babes ofizialeko 50. Plazaren inguruko hiru lurzatien enkantetik 39 milioi euro eskuratu ditu udalak.

Iruñeko Udalak 39 milioi euro lortu ditu Lezkairuko hiru lurzatiren enkantetik. Hirigintza Gerentziak 20 milioiko zorra kitatu eta 2009. urtetik behartuta zegoen kontabilitateko anomalia konponduko horrekin. Eskatutako beste baldintzetako bat da hirugarren sektoreko erabilera finkatzea eraikinen beheko solairuan, ezin direlarik etxebizitza bihurtu.

Eragiketaren zenbateko osoa 39.078.129,2 eurokoa da, irteera-prezioa baino %30,33 gehiago eta horrela banatu da: 16.201.000 eurokoa izan da Promociones OCEC, SAU enpresarentzat, 16.301.053,2 eurokoa Avantespacia Inmobiliaria SLUrentzat eta 6.576.076 eurokoa Abaigar Cuatrovientos SL enpresarentzat.

Eraikin berriek Lezkairu auzoko plaza nagusia osatuko dute, eta etxebizitza sozialen eskaerari erantzungo diote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!