2025/05/07 19:00
Juan Luis Larrazak Luis L(e)izarraga Kapitaina liburua aurkeztuko du Karrikiri elkartean, arratsaldeko 19:00etan. Peio Monteano izango da aurkezpenaren gidari.
Eleberriak Kapitainaren bizitza kontatzen du 1473-1521 arte, bertan bizi zituen Nafarroaren aldeko borroketan biziki parte hartu zuelarik, nafar erreinuak jasan zituen erasotzaileengandik libre izan zedin. Kontakizunean zehar bere bizitza pertsonala eta bere familiarena ere tartekatu ditu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.