Apirilaren 28an, astelehena, zabalduko dute Joakin Maia Udal Musika Eskolan izena emateko epea zabalduko da. Maiatzaren 16ra arte egin daiteke eskaera telefonoz 010 edo 948 420 100 zenbakietan edo eskolako webgunearen bitartez. Sarrera-eskaerak ikaspostuak baino gehiago badira, zozketa eginen da eta izen-ematea amaitutakoan, maiatzaren 21ean, behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Ikasturte berrirako matrikulazioa ekainaren amaieran izango da, behin-betiko plazak esleituta.
Udal Musika Eskolak musika ikasketa ez-arautuak eskaintzen ditu zazpi urtetik gorako haur, gazte eta helduentzat. Izena emateko baldintza Iruñean erroldatuta egotea da. Ez da beharrezkoa aurretik musika ezagutzarik izatea eta hezkuntza-eskaintzaren artean 23 instrumentu eta musika-hizkuntza ikasteko aukera dago. Akordeoia, bonbardinoa, kantua, klarinetea, kontrabaxua, fagota, flauta, gitarra, oboea, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, txistua, biola, biolina, biolontxeloa, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria dira eskaintzen diren musika tresnak.
Halaber, Udal Musika Eskolak Kontserbatorioko Gradu Profesionalean sartzeko probetarako prestakuntza eskaintzen du.