Espaloian Koska, musikariak musikaz

Euskalerria Irratia 2025ko api. 23a, 13:15

Espaloian Koska musika ardatz duen bideopodcasta da, Euskalerria Irratiak ekoiztuta. Martin Ziriza Tatxers eta Borla taldeetako musikariak gidatuko du eta bi astean behin luxuzko gonbidatuak eseriko ditu bozgorailuen azpian. Saio bakoitzean koska bat.

Musikarien iritziak ezagutu nahi? Nola funtzionatzen duen musikaren industriak, agian? Ala besterik gabe, musika berria ezagutu nahi?

Hamabostean behin Martin Ziriza musikaria doinu artean bizi diren gonbidatuekin mintzatuko da. Bakarlariaren bidea gertutik ezagutu, pop erritmoetan murgildu, autogestioa landu, aldarrikapenak egin, makrojaialdietan jo, areto txikietan elkar ezagutu, zigiluak bisitatu, sintetizadoreak erabili, musika eszena eraldatu, edo besterik gabe, musikazale bat izan. Saio bakoitzean koska bat.

Lehenengo saioan Kiliki Frexko eta Saguxar musikariak izan ditu bidelagun. Ikusi, eta batez ere, entzun. Bideopodcasta Euskalerria Irratian eta Spotify plataforman egongo da ikusgai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!