Txantreako eremu urdina kentzearen alde agertu dira EH Bildu eta Geroa Bai

Euskalerria Irratia 2025ko mar. 14a, 08:52

PSNk eta PPk mantentzearen alde egin duten bitartean, UPNk ez du iritzirik eman

2021ean sartu zen indarrean Txantreako eremu urdina, eta hautsak harrotu zituen bizilagunen artean. Auzo Ekimenak duela hiru urte hartutako erabakia iraultzeko eskaera egin zuen, baina momentuz udaleko gehiengo aurrerakoia ez da ados jarri erabakiren bat hartzeko.

EH Bilduk eta Geroa Baik auzokideen eskaerarekin bat egin zuten, Zurekin Nafarroak azterketa sakonago bat egin behar dela adierazi zuen eta bizilagunei galdetu behar zaiela, eta PSNk eta PPk berriz dagoen bezala mantentzearen alde egin zuten.

Adierazgarria UPNren jarrera. Naiz eta alderdi erregionalista udalean egonda martxan jarri ordainpeko eremua, atzo ez zuten posiziorik hartu. Mutu geratu zen.

Joxe Abaurrea Iruñeko udaleko hirigintza zinegotziak adierazi zuen laster erabaki bat hartuko duela udalak. Auzokideek eskatu bezala, eztabaida osoko bilkurara edota batzordera eramango dela iragarri zuen.

Baina erabaki bat hartu aurretik, hiriburuko alderdi aurrerakoien artean adostasun batera iritsi beharko dira. EH Bilduk eta Geroa Baik auzokideen jarrerarekin bat egin duten bitartean, PSN ados dago eremu urdina jarraitzearekin. Negoziazioa eta elkarrizketa berriro ere beharrezkoak izango dira beraz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!