Boxeolari profesionala da Ander Amatriain, eta larunbatean munta handiko borroka izango du Bilboko Casilla kiroldegian. Hasiera batean, joan zen azaroan neurtu behar zituen indarrak Saul Lunarekin, baina bertan behera gelditu zen boxeo jaialdia, Amatriainen lesio baten ondorioz. Bada, boxeolari nafarrak beste aukera bat izango du orain txapeldun gerrikoa lortzeko. 19 urterekin hasi zen boxeoan, 34 ditu orain, eta borroka bakarra galdu du profesional gisa. Aurrez, karatean eta futbolean aritu zen.