Hilean behin, ostegunarekin, 'Hotsegunak' musika saioak anrolatzen ditu Zaldiko Maldiko elkarteak. Gaurkoan, Peru Galbete eta Mahl Kobat musikariak izango dira oholtza gainean, arratsaldeko 20:30ean.
Artista bisuala, esperimentala eta autogestioan aditua da Peru Galbete. Ikus-entzunezkoen eta musika ekoizpenaren artean paraleloki egiten du lan. Ahotsa eta irudia ardatz, batzuetan nahasi eta beste batzuetan bakoitza bere aldetik. Beiratu da kaleratu duen azken lan luzea, 2022koa.
Beñat Bidegain dago Mahl Kobat musika proposamenaren gibelean. Azalera edota Keu taldeetan aritu da musikaria, eta orain bakarkako proiektua abiatu du. Sufjan Stevens eta Madison Cunningham ditu erreferentetzat Bidegainek; Stevensen ahots hauskorra eta Cunninghamen gitarra jotzeko eta ulertzeko modua. Zelan Apurtu Pertsona bat da bere azken lana, 2024ko abenduan kaleratu zuen eta Ibil Bediko Ibai Osinaga arduratu da grabazioa eta nahasketa egiteaz.