Ibrahima Baldek kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Anaiaren bila joateko etxea uztera behartua izan zen. Gineatik Europara egin zuen bidea, eta bilaketa bidaian, basamortua zeharkatu, mugak gurutzatu, poliziari eta bahitzaileei aurre egin behar izan zuen, eta egarria, gosea eta mina ezagutu zituen migrazio bidai horretan.
Horixe bera jaso zuen 2019an Miñan liburuan Amets Arzallus bertsolari eta idazleak, eta orain, Artedrama konpainiak izen bereko antzezlana taularatuko du; Ibrahima Balderen errealitatearen kontakizuna da, inolako fikziorik gabeko kronika, migrazioa eta arrazakeria ardatz dituena.
Ander Lipusek zuzendu du obra eta Sambou Diabyk aktore protagonistaren lanak egin ditu. Arratsaldeko 20:00etan, Gaiarre Antzokian izango da ikuskizuna. Sarrerak webgunean eta leihatilan eskuratu daitezke hamabost eurotan.