Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Galletebeitia bertsotan, eta gai-jartzaile Maialen Belarra. Arratsaldeko 19:00etan, Antzerki Eskolan, doako sarrerarekin.
Otsailaren 4tik 27ra bitartean bertso jaialdia antolatu dute Iruñeko Udalak eta Bertsozale Elkarteak. 34. edizio honetan sei ekitaldi prestatu dituzte txiki zein helduentzat. Jarduera gehienak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira, doan, eta Euskal Herri osoko bertsolariek parte hartuko dute.
Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Galletebeitia izango dira oholtza gainean; Maialen Belarra arduratuko da bertsolariei gaiak jartzeaz.
Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrera doakoa da tokiak bete arte.