Memoriaren institutuari 'Maravillas Lamberto' izena jartzea eskatu du Zurekin Nafarroak

Haritz Pascual Garjon 2025ko ots. 13a, 11:41

Zurekin Nafarroako kideak Memoriaren institutoaren aurrean

Erorien monumentuaren adieraberritzeari Larragako biktimaren izena jartzea “iraingarria” dela salatu du ezker koalizioak. Mozioa aurkeztu dute Iruñeko Udalean eta Nafarroako Parlamentuan.

Erorien monumentuaren eztabaidan osagai berri bat sartu du Zurekin Nafarroak, izendapenarena. Ezker koalizioak ez du Maravillas Lambertoren izenaren erabilpenik nahi Askatasunaren plazako memoria gunerako eta alternatiba proposatu du; Larragako frankismoaren biktimaren izena Nabarreria plazako Memoriaren instituturako erabiltzea. “Ana Ollo memoria kontseilariak parlamentuan aitortu zuen Maravillasen izena erorien monumentua berrizendatzeko biktimen artean mina eragiten zuela” adierazi du Carlos Guzman parlamentatiak, “Hitza hartuko diogu Ollori eta akordio proposamena egin, erorien monumentuak ez dezan Maravillas izena hartu”. Ezker koalizioak gogoratu du Maravillas Lamberto zenaren ahizpak, Josefinak; Erorien monumentuaren eraispenaren alde egin zuela hil arte, horregatik Zurekin Nafarroaren ustez “Iraingarria” da Larragako frankismoaren biktima gaztearen izena erabiltzea horretarako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!