Iruñeko historia bertsotan

Euskalerria Irratia 2025eko otsailaren 13a

Bertsolari gazteen saioa, Kondestable Jauregian.

Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina bertsotan, Ainhoa Larretxea gaiak jartzen eta Joseba Asiron alkatea eta historialaria hiriko pasarteak kontari. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da bertso saioa Nafarroako Antzerki Eskolan, dohainik.

Bertsoaren 34. edizio honetan bertso saioa estreinatuko dute: Iruñeko historia bertsotan. Hiri buruzagiko historia ardatz, saio tematikoa antolatu dute. Bi bertsolari, gai-jartzaile bat eta historialari bat; Saioa Alkaiza, Sustrai Colina, Ainhoa Larretxea eta Joseba Asiron.

Iruñeko alkateak hiriko historiari buruzko kontakizunak izango dira bertsolariendako abiapuntua. Larretxeak hori hartuko du aintzat gai-jartzean, eta bi bertsolariak, Iruñeko historiaz ibiliko dira kontu kantari.

Emanaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Nafarroako Antzerki Eskolan eta sarrera doakoa da edukiera bete arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!