Arerio zuzenen arteko neurketa izango da gaueko bederatzietatik aurrera Son Moix estadioan jokatuko dena.
Kopan balentria egin nahi zuten gorritxoek, Arrasateren aro loriatsuan gertatu bezala. Ordea, modu mingarrian kaleratu zituen Realak joan zen ostegunean, eta zauria miazkatzen saiatu dira gaur. Irabazi ezkero, bete-betean jarraituko lukete Europako borrokan.
Emakumeen Bigarren Mailan, berriz, Osasunak hutsean berdindu zuen atzo DUX Logroñoren zelaian. Abiadura hartu ezinik dabiltza nafarrak, azken 12 partidetatik bi irabazi baitituzte bakarrik. Zortzigarren daude sailkapenean, playoffetik bost puntura eta jaitsieratik hirura.
Horren guztiaren inguruan mintzatu dira Kirolerria saioko ‘Osasun-etxea’ tartean. Solasaldia hemen entzungai.