Iruñeko Udalak %28 handitu du auzoetako jaietarako aurrekontua

Euskalerria Irratia 2025ko ots. 10a, 11:58

Guztira 102.000 euro bideratuko ditu 2025ean Iruñerriko hamabost auzoetan antolatutako kultur ekitaldi eta jaiak finantzatzeko.

Hitzarmena sinatuko du Iruñeko Udalak auzoetako jai-batzordeekin kultura sustatzeko. Iaz finkatutako diru kopurua baino %28 gehiago bideratuko du Udalak aurten, guztira 102.000 euro auzoetako inauterien antolaketa, auzoetako jaiak, Olentzeroren kalejirak eta auzoetako egunak antolatzeko.

aurrekontuko 82.500 euro izango dira, baita beste 20.000 euro espezifiko ere, Txantrea auzoaren sorreraren 75. urteurrena ospatzeko erabiliko baitira. Ekitaldi berezi horrekin, 102.000 euro finantzatuko dira auzoka, 2024an baino % 28 gehiago.

Banaketari dagokionez, Txantreak ekarpen gehigarri bat jasoko du 75. urteurrenaren ospakizunagatik, 20.000 eurokoa. Gainontzeko 82.500 euroak auzoen artean banatuko dituzte, bakoitzak 5.500 euro jaso ahal izango ditu jaiak garatzeko beharrezkoak diren azpiegituren alokairu gisa (agertokiak, komunak, elektrizitate-hartuneak...).

Gainera, hitzarmen berrian jarduera batzuetarako tasen ordainketa kendu dute eta barrak jartzeko baimen-ematea gehitu dute. Barra horien bilketa programatutako ekitaldiak ordaintzeko erabiliko da.

Iruñeko Udalak dinamizazio parte-hartzailea, kulturala eta soziala sustatu nahi du eta urtero berrituko den akordioak erakundeen babesa bermatu nahi die jai batzordeei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!