2023ko urriaren 29an Betisek eta Osasunak Sevillan jokatu zuten partidaren aurreko liskar baten kontura atxilotu zituzten 84 zale, horietako 61 Indar Gorrikoak. Gertakariak Benito Villamarin estadioaren inguruetan jazo ziren eta Sevillako instrukzio-epaileak behin-behineko largespena eman du 84 pertsona atxilotu zituzten arren, “ezin baitira zehaztu erasotzaileak, ez talde batekoak, ez bestekoak direnik”.
Hartara, ez da epaiketarik izango kaltetuen artean salaketarik egon ez zelako. Sevillako Instrukzioko 7 zenbakiko Epaitegiko titularrak auzia behin-behinean artxibatzeko eta ikerketa-eginbide gehiago ez egiteko agindu du.