Bertsolari gazteen saioak emango dio hasiera gaur Bertsoaroari

Bidane Beloki Ezker 2025ko ots. 4a, 13:57

une Aiestaran, Janire Arrizabalaga, Jon Mendiluze, Eki Mateorena, Sabin Abarrategi eta Kattin Madariaga iazko saioan. (Argazkia: Bertsoa.eus)

Bertso Trama bertsolari gazteen saioa izango da Bertsoaroko lehen jarduera. Arratsaldeko 19:00etan Kondestable Jauregian, doako sarrerarekin.

Aitor Ugarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Araitz Katarain, Kattalin Lizarraga eta Kattin Madariaga izango dira Bertsoaroari hasiera ematearen arduradunak. Bertso Trama bertsolari gazteen saioak hasiera emango dio zikloari eta bertsolariek Iratxe Legarra izango dute gai jartzaile.

Arratsaldeko 19:00etan Kondestable Jauregian hasiko da saioa. Sarrera librea da toki guztiak bete arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!