Raimundo el Canasterok adierazpen askatasunaren aldeko eguna antolatu du larunbatean

Euskalerria Irratia 2025ko ots. 3a, 11:35

Raimundo el Canasteroko kideak Euskalerria Irratiaren 25. urteurren festan.
  • Adierazpen askatsuna aldarrikatzeko eta elkartasuna adierazteko egun osoko egitaraua prestatu dute otsailaren 8rako. Olaia Inziarte, J Martina, Herdoil edota Zetak izango dira.
  • Otsailaren 12an epaituko dituzte taldekideak Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestiaren kontura.

Udan, Lizarrako jaien ingurumarian, Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko Beef D'Alda abestia sortu zuen Raimundo el Canastero taldeak, eta horren harira auzipetu dituzte. Otsailaren 12an epaituko dituzte. UPNren alkatetzak Lizarrako txosnak debekatzeko egindako mugimenduen harira sortu zuten abestia uztailean. Uztaila amaieran bertan hainbat kide atxilotu eta deklaratzera deitu zituzten azkenean, prozesu judiziala ireki zuten taldearen kontra.

Egun bateko elkartasun jaialdia antolatu dute larunbatean Lizarran. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain protesta egin nahi dute musikariek, "#Beefezdaharagia, protesta, kritika, tirabira edo kexa baizik, eta jakina musika egitea ez da delitua!", zabaldu dute sareetan.

Elkartasun kontzertuak

12:30ean Vermut musikatuarekin abiatuko dute eguna eta ondoren, 14:30ean bazkaria, Sugarra Gaztetxean. Bazkarirako tiketak bost euroan eskuratu daitezke. Bazkalostean kalejira egingo dute 17:00etan autobus geltokitik Broken Brothers Brass Bandekin.

Txistorrada eta txokolatada girotzen egongo dira Aitor Bizkarra eta Aroa Arrizubieta bertsolariak eta Aitana eta Lorena jotak abesten.

Arratsaldean izango diren elkartasun kontzertuen artean Moises No Duerme, Olaia Inziarte, Komando Ref., J Martina, Herdoil, Dupla eta Zetak izango dira.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida por RAIMUNDO EL CANASTERO (@raimundoelcanastero)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!