San Blas eguna: azoka eta soka-dantza

Euskalerria Irratia 2025ko ots. 3a, 10:05

San Nikolas plazako azoka 9:00etatik 20:30ak arte egongo da zabalik, gozokiak, pastak eta opilak salgai. Arratsaldean, Dugunako dantzariek soka-dantza dantzatuko dute Sarasate pasealekuan.

Otsailak 3, San Blas eguna, eta Iruñeko ohiturari jarraiki San Nikolas plazan hogei postu jarri dituzte. Gozokiak, pastak eta opilak egongo dira salgai, besteak beste. Goizeko 09:00etan zabalduko dute azoka eta 20:30ak arte egongo dira zabalik postuak.

Prozesioa goizean abiatuko da eta 09:45ean produktuak santuaren prozesioan bedeinkatuko dituzte. Ordu laurden geroago, 10:00etan, meza hasiko da San Nikolas elizan.

Arratsaldean berriz, Duguna Iruñeko dantzari taldeak soka-dantza dantzatuko du Sarasate pasealekuan, 19:30ean. Urtean bitan egiten dute soka-dantza, San Blas egunean eta San Juan egunean. Gaurkoan, inauteri kutsuarekin. Aurpegia antifazekin estalita, buruan eta bularrean koloredun zapiak, eta inguruan hartzak eta bere zaindariak, inauterien hasiera iragarriz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!