Nafarroako Museoko zerbitzuaren azpikontratazioa salatu dute AFAPNA, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek

Unai Lako Goñi 2025ko urt. 29a, 18:02

Otsailaren 5ean elkarretaratzea deitu dute 11:00etan museoko ate aurrean

AFAPNA, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea deitu dute otsailaren 5erako, 11:00etan, Nafarroako Museoko kaleratzeen ostean zerbitzua kanpora atera edota azpikontratatu behar dela salatzeko.

Ohar bateratu batean adierazi dutenez, joan den abenduan AFAPNAk, ELAk, CCOOk eta UGTk elkarretaratzea egin zuten Nafarroako Museoaren aurrean, Zerbitzu Orokorreko 5 langileren kaleratzea gaitzesteko.

"Sindikatuok erabakia berriz aztertzeko deia egin arren, Museoen Zerbitzuak aldi baterako kontratuak azkendu zituen 2024ko abenduaren 31n, beste aukera batzuk baztertuz. Horren ondorioz, urtea zailtasunekin hasi dela adierazi dute, batez ere asteburuko txanda bermeekin betetzeko, eta “horren ondorioz zerbitzuaren zati bat azpikontratatu da eta, ondorioz, zerbitzu publikoaren kalitatea okertu egin da ", adierazi dute.

Sindikatuek kaleratzeekiko desadostasuna berretsi dute, eta "Administrazioaren aurreikuspen eta planifikazio falta eta zerbitzuak kanpora ateratzea" kritikatu dituzte. Halaber, "egoera leheneratzeko eta Zerbitzu Orokorretako langileen lanaldi osoak bermatzeko" eskatu dute.

"Nafarroako Museoari atxikitako Zerbitzu Orokorretako langileek okerrera egin dute beren lan-baldintzetan; izan ere, lanaldian etenaldia egiteko eskubidea oztopatzen zaie, ez dira laneko baja asko ordezten, eta, gainera, lanaldi zatitua eta jaiegunak dituen kolektibo bakarra da, eta horrek eragina du plantillaren kontziliazioan", adierazi dute.

Horregatik, AFAPNA, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egingo dute Nafarroako Museoaren aurrean otsailaren 5ean, 11:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!