Mendi Tour, Mendi Film nazioarteko jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltaria da, eta otsailaren 3tik 6ra Iruñean izango da, Golem Baionan. Alpinismoa, eskalada, muturreko eskia, mendi lasterketak, high-line, dantza bertikala eta abentura bidaiak gaitzat dituzten hamaika film proiektatuko dituzte. 2024ko abenduko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaian sarituak eta hautatuak izan diren filmak dira orain Golemen ikusgai egongo direnak.
Egunean bi saio eskainiko dituzte, 17:30ean eta 20:15ean, eta bietan programazio bera pantailaratuko da. Golem.es eta mendifilmfestival.com webguneetan eros daitezke sarrerak, baita leihatilan ere. Lau jardunaldietako bonuak 20€ balio du eta banakako sarrerak 6€.
Sail ofizialetako lanik onenak ikusteko aukera izango da. Otsailaren 6an, ostegunean, Janire Etxaberen ‘Haize lerroak’ eskainiko dute. Euskal Herriko mendi eta baso esanguratsuenetan 4 urtetan zehar dantza bertikaleko lerroak osatu ditu Etxabek.
Hauek dira programatutako lanak: