Iruñeko Udalak arkitektura-taldeen eta diziplina anitzeko profesionalen sei proposamen jaso ditu, etorkizunean Santa Ana plaza urbanizatzeko. Epaimahaiak proposamenak baloratu eta aukeratu beharko du.
Epaimahaia hauek osatzen dute: Joxe Abaurrea Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak; Uxua Domblas arlo bereko zuzendariak; Maialen Ariz Proiektuen eta Mugikortasunaren Arloko zuzendariak; Isabel Herrero de la Torre Iruña Biziberritzen SAko arkitektoak; Miren Anaut abokatuak; eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Maria Urmeneta.
Lehenengo faseko eskakizunak bete dituzten proiektuak igaro dira bigarren fase honetara, eta horretan, bizilagunek plaza birdiseinatzeko egindako proposamenak aintzat hartu dituzte. Jasotako proposamenen artean finalistek 20.000 euroko saria jasoko dute, beren kalitatea aitortzeko.
Otsailaren 27an talde teknikoak proiektuak aurkeztuko jendaurrean iritzi eta iradokizunak jasotzeko. Kondestablearen jauregian erakutsiko dituzte proiektuak.
Alde Zaharreko arnasgune
1979an, hiriko espazio horri buruzko eztabaida hasi zen. Eta ia 40 urte geroago, plaza barruko eraikuntzak bota eta plaza guztiz hutsik eta erabilgarri geratu zen. Geroztik, bizilagunek baratzea jarri dute eta bestelako ekimenak bultzatu dituzte plaza biziberritzeko. Orain, Udalaren laguntzaz espazio erabilgarria izan dadin birgaituko dute.