Frank O’Hara poeta estatubatuarraren poema batek sortutako galdera batetik abiatuz, haren inguruan arakatzea erabaki zuen Beñat Sarasola idazleak. ‘Coca-cola bat zurekin’ O’Hararen poema baten hasierako lerro bat da eta horrek ematen dio izenburu Sarasolaren azken eleberriari.
Lanbidez, New Yorkeko Moma museoko komisario izan zen O’Hara. Poetak zuzendutako lehen erakusketaren pase berezia New Yorken, 1960ko udan, da abiapuntua. Eta New York, Madril, Irun, Montevideo, Donostia eta Miarritze dira poema horren protagonistak. Zergatik aipatzen zuen poetak Euskal Herria? Galdera horren erantzunaren bila abiatzen da 328 orrialde dituen nobela.
Gaur aurkeztuko du liburua Iruñean, Laban, arratsaldeko 19:00etan. Uxue Rey kazetariak gidatuko du solasaldia.