Nahi baino irregularrago dabil Osasuna Espainiako Federazioaren Lehen Mailan, eta taldea indartzeko helburuarekin, bi jokalari fitxatu ditu orain arte: Naroa Sarriegi alde batetik, eta bisitan izan dugun Irati Igoa bestetik. Etxarri-Aranatzkoa da Igoa, eta iazko udan Osasunaren harrobira iritsi zen. Bada, bertan hilabete gutxi batzuk egin ostean, talde nagusian aritzeko deitu dute. Eta ez hori bakarrik: bizkarrean 10 zenbakia eramateko aukera eman diote. Hainbat urtez futbola eta pala uztartu ditu, eta azkenean, baloia hobetsi du pilotaren aurretik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!