Autodefentsa ikastaroa antolatu dute Txantreako Euskaldunon Biltokin, izan ere, “defentsa da borroka arte guztien oinarria”, azaldu dute antolatzaileek.
“Gerriko beltz bat lortzeko bidea luzea da, baina Euskaldunon Biltoki elkartean autodefentsaren oinarriak ezagutzeko ikastaro bat antolatu dugu”, adierazi dute. Jakin-mina duen ororentzat eta lehen urratsak eman nahi dituenarentzat zuzenduta dago.
Otsailaren 19tik apirilaren 9ra egingo da ikastaroa, asteazkenero, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da eta plaza mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da 699612124 telefono zenbakian.