Bertan behera Errobiren Iruñeko kontzertua, urrira atzeratu dute

Euskalerria Irratia 2025ko urt. 17a, 13:04

Errobik 50. urteurren kontzertua ematekoa zen bihar, Gaiarren Antzokian eta bertan behera geratu da emanaldia Mixel Ducauk eskumuturra hautsi duelako. Urriaren 25era atzeratu dute kontzertua.

Errobi musika taldea, duela 50 urte igo zen lehen aldiz oholtzara. Orain, Mixel Ducauk eta Anje Duhaldek 'Errobi. 50. urteurrena ' bira antolatu dute eta bihar, urtarrilaren 18an, 20:00etan, Iruñeko Gaiarre Antzokian zuten hitzordua bertan behera geratu da; kontzertu data berria urriaren 25a da.

"Tamalez, taldearen management bulegoak jakinarazi digunez, Mixel Ducauk eroriko txiki bat izan du, eta eskuineko besoko eskumuturra hautsi du; ondorioz, ezingo du biharko ikuskizuna egin", azaldu du Gaiarrek ohar batean.

Erositako sarrerek urriaren 25erako balioko dute, dagoeneko esleituta duten butaka bera mantenduko dute bezeroek. Hala ere, zenbatekoa itzultzea nahiago dutenek martxoaren 4a baino lehen egin beharko dute eskaera. Sarrerak online erosi badira, 948206593 telefonora deituta edo publicos@teatrogayarre.com helbidera mezu bat budalita, eskabide-zenbakia adieraziz. Erosketa leihatilan egin bada, bertan eskatu behar da diru itzulketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!