Civivox sareak bigarren lauhilekorako, otsaila eta maiatza bitarterako, 319 ikastaro eta 48 tailer prestatu dituzte. Aurreinskripzioak urtarrilaren 9an irekiko dira eta 16ra arte eman daiteke izena, 010 zenbakian, Civivox zentroetan edota www.pamplonaescultura.es helbidean. Plazak zozketa bidez zehaztuko dira urtarrilaren 16an.
Hala ere, 319 jarduerak ez dira berriak, gehienak urrian abiatutako ikasturtearen jarraipena dira eta soilik plazak libre egotekotan eman daiteke izena. Aukeran dauden ikastaro berriak 71 dira eta askotaritako proposamenak daude: sormenarekin lotutakoak, arte eta artisau ikastaroak, literarioak, argazkigintza, arte aszenikoak, heziketa fisikokoak eta musikalak.
Dantzaren esparruan, hemeretzi ikastaro programatu dira, besteak beste, sevillanak, dantza latinoak, dantza herrikoiak eta saltsa. Nobedade gisa, Bal Folk ikastaroa antolatu dute, Europako dantza tradizionalak ezagutzeko.
Teknologia berrien arloan, hogei dira eskaintzen diren ikastaroak. Jarduera fisikoarekin lotutakoak 78 dira, eta ongizate pertsonalariekin lotutakoak hamar.
Kontsultatu hemen jarduera guztien eskaintza eta ordutegiak.