Ez zen ezein kontzertu, baizik eta Goldea diskoaren birako azkena. Formatu txikian egin behar zuten, ilunabarreko zortzietan, Iruñeko Jarauta karrikako Aitzina Tabernan, taldekideen hitzetan, “etxean”.
Alta, azken orduan bertan behera utzi behar izan dute, sare sozialetako mezuetan hitzez hitz azaldu dutenez, “osasun kontuak direla eta”.
Gaineratu dutenez, “pena handiz” hartu dute erabakia. Beste mezu bat gaineratu dute: “zaindu zuen buruak eta ingurukoak”.
Hamar kantadun Goldea diskoa 2023ko maiatzaren 13an aurkeztu zuten, Nafarroako Antzerki Eskolan, eta ordutik hamaika kontzertu eman dituzte Euskal Herri osoan zehar, baita nazioartean ere.
⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️Lagunok,
— ibil bedi (@ibilbedi) January 1, 2025
Osasun kontuak direla eta, biharko kontzertua bertan behera utzi beharrean gaude, pena handiz.
Zaindu zeuen buruak eta ingurukoak 🍂 https://t.co/Ff2BgUMHoI