Haur eta nerabeendako jolas txokoa zabalik, Gazteluko plazan

Bidane Beloki Ezker 2024ko abe. 26a, 13:35

Gaur zabaldu dute joko libreaz gozatzeko karpa. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egongo da zabalik, goizez zein arratsaldez. 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean soilik goizez eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Gaur zabaldu dute haur eta nerabeendako Gabonetako Karpa Gazteluko plazan. Espazio seguru batean joko libreaz gozatzea helburu duen txoko anitzeko espazioa sortu nahi izan dute.

Espazio honen inaugurazioa Solerako belaunaldien arteko abesbatzak eta Saudade Musika eta Kantu Koraleko Eskolako ikasleek kantuan girotu dute. Iruñeko Udalak diseinatu du Gabonetako Karpa hau, Haur, Nerabe eta Familientzako Prebentzio Programaren jardueren barruan.

Erdigunean zehazki jarri dute karpa, "haurtzaroa erdigunean jarri behar delako", Zaloa Basabe Herritarren Partaidetzarako zinegotziaren arabera. Jaigunea berriz ere hiriko bihotzera ekartzeko ahalegina egin du aurten Iruñeko Udalak. 250 metro koadroko espazio batean egituratzen da, doakoa da eta esperimentazio jarduerak, tailerrak, jolasak eta emanaldiak daude, hainbat txokotan banatuta.

Karpa abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egongo da zabalik, goizez zein arratsaldez. 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean ordea, goizez bakarrik egongo da zabalik eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!