Chill Mafia taldeak jotzeari utziko ziola iragarri zuen irailean eta bihar izango da Iruñean egingo duten azkeneko kontzertua. Hala ere ez da izango talde iruindarrak joko duen azken aldia. Martxoaren 28an BECen ariko dira 10 orduko agur jaialdi berezian.
Azkeneko zita horretan, Metrika artistak joko du aurretik eta ondoren lagunez inguratuta egingo dute haien azkeneko emanaldia: Nerve Agent, Hofe X 4:40, Euskoprincess, Bengo, La Txama, Mirua eta Arepas bezalako artistekin partekatuko dituzte euren abestiak. Kolaborazioen zerrenda izen gehiagorekin osatuko dela iragarri dute.
Gau berezia borobiltzeko, "after ikaragarria" prestatu dute. Jaia goizeko 6:00 arte luzatuko da, Katza eta Bichos Raros disko-jartzaileen saioekin, besteak beste.