Billabesen ordutegi eta maiztasuna aldatuko da Eguberri egunetan

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 23a, 09:23

Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 5ean izango dira aldaketak garraio zerbitzuan. Aparkatzeko eremu urdinean ere moldaketak izango dira, 18:00etan amaituko da zerbitzua abenduaren 24an eta 31n.

Hilaren 24an eta 31n, Olentzeroren kabalkadak eta San Silvestre lasterketak, hurrenez hurren, aldaketak eragingo dituzte Eskualdetik igarotzen diren lineetan. Bi egunetan, autobusak 21:00ak aldera irtengo dira jatorrizko geltokietatik eta gaueko zerbitzua goizaldeko 1:00 inguruan hasiko da eta 06:00ak arte iraungo du.

Eguberri eguneko zerbitzua, berriz, 10:00etan hasiko da eta Urteberriko ordutegia edozein jaigun arruntarena izango da. Azkenik, urtarrilaren 5ean, erregeen kabalkada dela eta, aldaketak izanen dira ordutegi eta maiztasunetan.

Kontsultatu hemen eguberrietako ordutegia eta geldialdiaren aldaketak.

Aparkatzeko eremu urdinean aldaketak

Abenduaren 24an eta Urtezahar gauean, 31n, Iruñeko eremu urdinaren funtzionamendua 18:00etan amaituko da, eta ez 20:00etan, ohi bezala. Aldaketa horretatik salbuetsita dago tren geltokiaren eremua, 24 orduko eta egonaldi luzeko erregulazio-izaera berezia baitu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!